Arizmendikoek 'Jatorrizko herriak eta munduko loreak' bideoklipa aurkeztuko dute martitzenean

Mirian Biteri 2012ko abenduaren 14a

Arizmendi Ikastolako Basabeazpiko haurrek 'Jatorrizko herriak eta munduko loreak' izeneko bideoklipa grabatu dute, eta martitzenean horren aurkezpena egingo dute. Ekitaldia 17:00etan hasiko da, eta antolatzaileek iragarri dute sorpresaz beterik egongo dela.

Munduko jatorrizko hizkuntza eta herrien existentzia sustatzeko asmoz egin dute lan hori bi eta bost urte bitarteko neska-mutikoek. Ikus-entzunezkoaren grabazioa gurasoek egin dute eta audioa Arrasateko Shot! Estudioan grabatu da. Proiektuak izaera unibertsala du eta Mexikoko, Guatemalako, Kataluniako zein Galiziako haurrek parte hartu dute. Guztira, 126 neska-mutiko aritu dira lanean.

'Jatorrizko Herriak' proiektua

Jatorrizko Herriak proiektuaren harira egin dute bideoklipa; hain justu, horri amaiera borobila emateko egin dute Arizmendiko Basabeazpi gunekoek ikus-entzunezkoa. Egitasmoaren helburua izan da ezagutzera ematea badirela munduan jatorrizko hizkuntza, identitate eta kulturak, eta hedapen lan horretan Arizmendik Garabide elkartearen laguntza izan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak