Horrez gain hiru opari eder ere zozketatuko ditu Aretxartek abenduaren 22an, zapatua. Kalitate oneneko jakiz betetako hiru otzara –urdaiazpiko iberiarra, xanpaina, turroiak, ardo ondua…–, eta lehenengo sarituak, gainera, irteera irabaziko du: globoan ibilalditxoa; Ramon Bilbao upategira bisita gidatua; Vieja Bodega jatetxean afaria; eta Errioxako Palacio de Casafuerte hotelean gaua, gosari eta guzti. Aretxarteko dendetan erosketak egiten dituztenek hartuko dute parte zozketan.