2013ko Udal aurrekontua gertatzeko azken bilera dago bihar

Mirari Altube Arrese 2012ko abenduaren 12a

2013ko aurrekontua herritarrekin batera dabil gertatzen Udala, eta bihar, abenduak 13, hirugarren eta azken bilera egingo dute. Herritarrek aurreko asteetan egindako ekarpenak jaso eta aztertu ostean, ekintza plana eta ondorioak aurkeztuko dituzte bihar.

Bagara elkartea dabil bideratzen lan dinamika, eta dagoeneko bi bilera egin dituzte: lehenengoan, Udalaren funtzionamenduaren eta egoeraren gaineko argibideak eman zituzten; eta bigarrenean, arloka banatutako taldeak osatu eta herritarren ekarpenak jaso.

Behin jasotako ekarpen horiek guztiak aztertuta ondorioak aurkeztuko dituzte bihar, eta ekintza planaren berri eman.

Udala herritarrengana gerturatzeko prozesua da aurten abian jarritakoa, Udalaren egoera gizarteratzea helburu duena eta herritarren ekarpenak jaso gura izan dituena. Era berean, "Udal politika egiteko beste modu batzuk lantzeko" lehenengo pausoa ematen dabiltzala jakinarazi dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak