Jostailu biltze kanpaina jarri du abian Algara ludotekak eta abenduaren 19a arte jasoko dituzte ludotekan bertan (17:00-19:30). Pilarik gabeko jostailuak izatea eskatu dute eta egoera onean egotea. Gazteria Zerbitzuak abian jarritako kanpaina horren helburua da etxean atzera utzitako jostailuak jasotzea, herrian jostailu barik geratuko direnen artean banatzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.