Korrika batzordea eratuko dute eguaztenean

Mirari Altube Arrese 2012ko abenduaren 10a

2013an egingo den Korrika 18ren bueltako ekitaldiak antolatu eta bideratzeko Korrika batzordea eratuko dute Aretxabaletan. Lehenengo batzarra eguaztenean da, abenduak 12, udaletxean (18:30). Herriko eragileek eta herritarrek, guztiek dute bertaratzeko deia.

2013ko martxoaren 14an Andoaindik abiatuko da Korrika 18 eta martxoaren 24an Baionara heldu. Korrikaren helburuak bete daitezen guztion ekarpena eta ahalegina direla beharrezkoak gogorarazi dute: "Denon parte hartzeaz lortuko dugu Euskal Herri euskalduna eta guztion esku eta oinei esker eraman ahal izango dugu euskararen lekukoa Andoaindik Baionaraino". Horretarako herritarren laguntza ezinbestekoa dela diote, eta abenduaren 12ko bilerara agertzeko deia egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak