Bartzelonan emango du kontzertua Aretxabaleta Abesbatzak, bihar

Mirari Altube Arrese 2012ko abenduaren 5a

Aretxabaleta Abesbatza Bartzelonara doa aste bukaeran, hango Orfeó Laudate abesbatzak gurera egindako bisita itzultzera. Bihar, eguena, eskainiko du kontzertua Sant Eugeni I Papa elizan (20:30).

Euskal kantak –Maitia nun zira, Maite…–, Gabon kantak –Ator mutil, Oi Betlehen…– eta Kataluniako kantak –Cant dels occels, L'Empurda…– eskainiko dituzte beste batzuen artean, eta Jose Luis Franzesena organo-jolearen laguntza ere izango dute batzuetan –Ave Maria, Sanctus…–.

Abesbatzako kideek, gainera, Bartzelona ezagutzeko aprobetxatuko dute bidaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak