Jokin Uribetxeberriak irabazi du Aretxabaletako SMS mezuen lehiaketa

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko abenduaren 4a

"24:00etan zu2peien". Mezu horrek jaso du SMS mezuen lehiaketako lehen saria Aretxabaletan. Jokin Uribetxebarriak irabazi du eta Galaxy Ace S5830 markako poltsikoko telefonoa, kamiseta eta CDa jaso ditu sari modura.

Aretxabaletako Gaztelekuan banatu ziren sariak joan zen egubakoitzean. Aretxabaletako Udalak antolatu du aurten bigarrengoz lehiaketa hau. Gazte ugari hurbildu ziren sari-banaketara eta irabazleei sariak ematen Gaztelekuko begiraleak egon ziren. Hiru izan ziren finalistak.



Beste bi finalisten mezuak, honako hauek:

  • "Zenbat musika genero, zenbat kantu lelo, nik zugan pentsatuz abesten dut egunero".
  • "Hainbeste maitatzen dugu elkar!…maitasuna bera ere gurekin jeloskor dago".

Bi finalistentzat bere mezuekin diseinatutako kamiseta eta CDa entregatu zaie.

Gainera, hiru mezuekin diseinatutako txapak banatu ziren gazteen artean. Guztira 300 txapa atera dira eta eskuratu nahi dituenak Gaztelekura jo behar du.

Aretxabaletako Udalak martxan jarritako lehiaketaren helburua izan da gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea teknologia berriak aprobetxatuz. Sari banaketaren ondoren luntxa eta kontzertua egon ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak