Iñigo Louvelli da Euskara eta Hezkuntza zinegotzia

Mirari Altube Arrese 2012ko abenduaren 5a

Astelehenean egindako ezohiko osoko bilkuran zinegotzi kargua hartu zuen Bilduko Iñigo Louvellik. Jose Luis Martinek irailean utzitako hutsunea bete du, izatez hondarribiarra izan arren azken urteotan Aretxabaletan bizi den Louvellik, eta Euskara eta Hezkuntza batzordeen buru izango da.

Louvelli hainbat erakundetan Udalaren ordezkaria ere izango da, euskaltegian eta Goienan, esaterako.

Etxegabetzeen gaineko mozioa

Udabaltzak, gainera, etxegabetzeen gaineko mozioa onartu zuen. Etxegabetze guztiak bertan behera uzteko eta herritarren eskubideen defentsa bermatzeko legedia aldatzeko exijitu zuten horren bitartez; eta beste batzuen artean onartu: Udalak kreditu entitateekin duen harremana berrikustea; herritarrak informatzea eta arriskuan daudenei laguntzeko baliabideak jartzea; etxegabetze prozesurik ez bultzatzea; etxegabetzeen aurka lanean ari diren gizarte eragileekin elkarlanean jardutea; eta subiranotasun politikoa exijitzea. Etxegabetzerik ez leloarekin elkarretaratzea egitea ere onartu zuten.

Bestalde, Palestinaren aldeko adierazpen instituzionala ere onartu zuten, eta eskatu Palestinar herriaren aurka burutzen den okupazio ilegalarekin eta zapalketarekin bukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak