Udazken jaia ospatuko dute gaur Kurtzebarri eskolako kideek

Mirari Altube Arrese 2012ko abenduaren 4a

Giza balioen astea landu dute Kurtzebarri eskolan azaroaren 29tik gaur arte eta hain zuzen gaur, abenduak 4, udazken jaia ospatuta bukatuko dute aste hori. Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak… izan dute gai eta ikasleen amama-aitaitak izan dira protagonista. Guztiak elkartuko dira gaur Iturrigorri pilotalekuan.

Ekintza asko egin dituzte giza balioen aste barruan: "Amona eta aitonen garaiko argazkiak, abestiak, ipuinak, olerkiak… ekarri eta horma-irudia egin dute pilotalekuan jartzeko. Horrez gain, postalak, zuhaitz genealogikoak, deskribapenak eta eskulan politak egin dituzte amona eta aitonei oparitzeko", jakinarazi dute bertako kideek.
 
Gainera, amandre eta aitajaunekin berba egiteko tartea izan dute ikasle eta irakasleek eta "asko ikasi" dutela onartu.
 

Udazken jaia Iturrigorrin

Astea bukatuko dute gaurko udazken jaiarekin. Guraso, ikasle, irakasle… guztiak elkartuko dira Iturrigorri pilotalekuan eta bertan izango dituzte: txalapartariak, irrintzi erakustaldia; ikasle, irakasle eta gurasoen dantzak; trikitilariak; eta mokadutxoa ere bai: gaztaina-erreak, buzkantzak eta sagardoa.

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak