Euskararen aldeko aldarrikapenak zintzilikatuko dituzte Herriko plazan

Mirari Altube Arrese 2012ko azaroaren 30a

Plazako arkupeak zutabez zutabe, barandaz baranda, sokaz lotuko dituzte astelehenean, abenduak 3, herritarrek euskararen aldeko aldarrikapenak zintzilika ditzaten: marrazkiak, esaldiak, ipuintxoak, berba… Goizean hasi eta ilundu artean izango da horretarako aukera.

Herriko eragileek (ikastetxeak, euskara elkartea, Udala…) elkarlanean girotuko dute Euskararen Nazioarteko Eguna. Hori horrela, herritar guztiak gonbidatu gura dituzte astelehenean plazatik pasatu eta aldakarrikapenak zintzilikatzera. Norberak gura duena jartzeko aukera izango du eta "euskararen aldeko mezua lau haizetara zabaldu".

Gainera herritarrak animatu gura dituzte Euskaraz bizi nahi dut leloa jartzera etxeko balkoietan, udaletxean egin duten legez.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak