Buzkantz dastatzea dago bihar, UDAk eta Aretxartek antolatuta

Mirari Altube Arrese 2012ko azaroaren 29a

Aretxabaleta kirol elkarteak eta Aretxartek elkarlanean buzkantza dastatzea eskainiko diete herritarrei bihar, egubakoitza, Pagaldai taberna zaharrean (18:00). Mokadu goxoak eta merkeak, eta zozketak iragarri dituzte.

Halako hainbat dastatze antolatu ditu UDAk azken urteotan, elkarterako dirua batzeaz gain herria girotzea beste helburu barik. Oraingoan, gainera, Aretxarte merkatarien elkartea du bidelagun, eta azken egunotan txartelak banatu dituzte bezeroen artean gaurko dastatzea debalde egin dezaten: "Eskerrak eman gura dizkiogu Aretxarteri, denok elkarlanean Aretxabaletak aurrera egingo duelako", diote.

Buzkantzaz gain beste mokadutxo batzuk ere izango dituzte aukeran herritarrek, txistorra eta txorizoa esaterako; eta guztiak euro bate truke. "Ez hotz, ez euri, ez gaitu ezerk beldurtuko denondako lekua dago-eta Pagaldain". Zozketak ere egingo dituztela iragarri dute: Reala ikusteko sarrerak… Eta ekitaldi horrekin Arkupen jarritako erakusketari bukaera emango dio UDAk; ikusi ez duenak bihar arte du aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak