Eguraldia lagun goiz polita pasatu dute elkarrekin neska-mutikoek, aitaita-amamek eta guraso batzuk. Hainbat aitaita elkartu dira gaztainak erretzeko eta ondoren, kantuak eta dantzak eskaini dizkiete neska-mutikoek. Bukatzeko elkarrekin jan dituzte gaztainak, eta trikiti doinuak lagun dantzan jarraitu dute askok.
