Lagunen inguruan txokolatea hartuta bete ditu 101 urte Joxepa Errastik

Mirari Altube Arrese 2012ko azaroaren 23a

Atzo, Santa Zezilia eguna, bete zituen 101 urte Joxepa Errasti Bolinagak. Txokolatea hartzera gonbidatu zituen senideak eta lagunak, eta arratsaldea umore onean eta kontu-kontari pasatu zuten. "Datorren urtean ere bertan izan gaitezen guztiok eskatu dut" bota zuen.

Umore onekoa, indartsua eta jenio handiko emakumea da Zarimutz auzoko (Eskoriatza) Altamira baserrian jaiotakoa eta oso guapa izaten jarraitzen du 101 urtekin. 1940an etorri zen Aretxabaletara ezkondu ondoren. Senarraren familiakoa zen Burgales tabernan lanean hasi eta sukaldari bikaina izatera iritsi zen. Lan asko egindako emakumea da, 88 urtekin hartu zuen erretiroa; eta orain osasun ona lagun eta bi alabek ondo zainduta pozik bizi da.

Herritar asko hurreratu ziren atzo Gurea tabernara Joxepa zoriontzera eta guztiak esker onez agurtu zituen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak