Oskar Matute Aretxabaletan, azaroaren 28an

Maialen Gonzalez 2012ko azaroaren 22a

Alternatibako bozeramaileak hitzaldia emango du, 'Alternatibak lotuz: Ezkerra Eraldatzearen Erronka' titulupean.

Alternatibako bozeramaileak, Oskar Matutek, hitzaldia eskainiko du Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean, azaroaren 28an. Alternatibaren sorreraren, ibilbidearen eta etorkizunaren inguruan Alternatibak lotuz: Ezkerra Eraldatzearen Erronka titulupean.

18:30etan hasiko da eta Matutek menpekotasun sistema desberdinei aurre egiteko borroka guztiak agenda berean uztartzearen garrantziaz hitz egingo du.

Hector Prieto, udal asanbladako kidea, arduratuko da hitzaldia aurkezteaz eta testuinguruaren kokapena egiteaz. Besteak beste, euskal ezkerrak dituen erronkak eta Euskal Herrian ezker alternatiboak batera lan egiteko berrosatze prozesuan parte hartzearen gogoa eta konpromisoa izango dira hizpide.

Matute, bestalde, oinarri desberdinak izango dituen paradigma berria sortzeko, ezker eraldatzaileak birpentsatu eta planteatu beharreko eraldaketez duen ikuspuntuaren inguruan mintzatuko da. Are gehiago, krisi sistematikoari aurre egingo dion harresi sozialean parte hartzearen beharraz jardungo du. Azken batean, Euskal Herriko ezkerraren eraldatzearen erronkaren ondorioz, mundua bera ere aldatzen laguntzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak