Ainhoa Sanchez: "Etxetik irteten naizenean, lotsa hantxe uzten dut"

Txomin Madina Milikua 2012ko aza. 22a, 01:00

Miss Araba eta Miss Euskadi izan zen, eta aretxabaletarra bere ibilbidea dabil egiten telebistan: lehenengo, Uyyyyy! kirol saioan, eta orain, Karlos Argiñanorekin nutrizio gaiak jorratzen.

1. Zu zeu zorrotza al zara nutrizio kontuekin?

Zorrotza baino, maniatikoa gehiago. Badaude gauza batzuk jaten ez ditudanak, eta garbi jatea gustatzen zait. Baina asteburuetan irteten naizenean, denetik jaten dut.

2. Zentzu horretan eman dizuten aholkurik baliagarriena?

Denetarik jan behar dela. Nork norbere gorputza ezagutu behar du: zerk egiten dion ondo eta zerk ez jakin behar du; eta denetarik jan.

3. Sukalde kontuez gain, zer erakutsi dizu Karlos Argiñanok?

Nirekin oso ondo portatzen da: nire adineko alaba bat dauka, eta laneko neskatila bezala naiz: beti adi daude, mimoak ematen... Txisteak ere ikasi ditut, baina oso txarra naiz kontatzen!

4. Argitu telebistako misterio handietako bat: zer gertatzen da prestatutako platerekin?

Dena jaten dugu! Bostendako prestatzen du janaria eta taldean hamabi inguru izango gara; beraz, bakoitzari pintxotxo bat tokatzen zaigu. Bost minutuan, dena barrura!

5. Kirol saio baten izan zara, sukaldaritzakoan... Beste zertan sartuko zinateke gustura?

Ni? Edozer gauzatan! Etxetik irteten naizenean, lotsa hantxe uzten dut; azkenean, gerta daitekeen txarrena barregarri geratzea da eta horrek ze inporta du, bada?

6. Gaur egun ikusita, edonork esango luke txikitan mari-mutikoa zinenik!

Nik uste dut denok izan dugula garai hori. Beti izan naiz futbolzalea, eta hamabiren bat urterekin beti txandalarekin egoten nintzen. Noiz izan zen aldaketa? Hamabost bat urterekin izango zen, mutilak gustatzen hasi zitzaizkidanean...

7. Inoiz sentitu al zara emakume objektu?

Ez, hori norberak pentsatzen du: zuk zeu sentitu eta baloratu behar duzu, eta horrela, jendeak ez zaitu hala ikusiko. Ulertzen dut fisikoa soilik erakusten dutenak horrela sentitzea.

8. Zure miss edizioan besarkadak ala zangotrabak izan ziren gehiago?

Hor mitoa dago: ez diot horrela portatzen denik ez dagoenik, baina jende normala ere badago: lanarekin, betiko mutilarekin... Lagun onak egin ditut mundu horretan.

9. Foku artean daramatzazu azken urteak. Eta inoiz foku horiek itzaliko balira?

Ez da ezer pasatzen, egingo genuke beste zerbait! Gauzak dauden moduan, lana aurkitzea zaila da, baina beti dago egiteko zerbait.

10. Bietako batek galdu egin behar du: UDAk ala Realak?

Aurkariaren arabera! Ezberdina da: UDAn zuzendaritzan nago, lagunek jokatzen dute... Eta gipuzkoarra izanda, noski, Realak irabaztea nahi dut!

-----------------

Makila magikoa baneuka: "Pentsatzen jarrita eta gauzak dauden moduan daudela ikusita, dauden istiluak, mundu guztia gaizki eta triste... Munduari irribarre bat marraztuko nioke, gauzek ez lagundu arren denak pozik eta, behintzat, irribarre batekin egoteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak