Emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko egunari begirako ekitaldiak astean

Mirari Altube Arrese 2012ko azaroaren 19a

Udaleko Berdintasun sailak antolatuta hainbat ekitaldi daude astean emakumeen indarkeriaren gainean hausnartzeko: bihar, martitzena, Deskonekta zaitez tratu txarretatik hitzaldia; eta eguenean, Debekatuta dago oroitzea dokumentala. Domekan, Emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, elkarretaratzea egingo dute plazan (13:00), Indarkeria matxistarik ez leloarekin.

Gaurtik domekara bitartean puntu morea jarriko dute udaletxeko balkoian eta Arkupen emakume askok jasaten duten indarkeria salatzeko. Eta asterako hainbat ekitaldi iragarri dituzte:

Azaroak 20, martitzena (19:00):

  • Hitzaldia: Deskonekta zaitez tratu txarretatik.
  • Lekua: Arkupeko Zaraia aretoan.
  • Hizlaria: Irati Arrillaga (Sortzen Kontsultoria).

Helburua da nerabezaroko eta gaztaroko bikote-harremanetan ematen den kontrola eta indarkeria sexista aztertzea.


Azaroak 22, eguena (19:00):

  • Hitzaldia: Emakumeak Francoren espetxeetan.
  • Lekua: Arkupeko Zaraia aretoan.
  • Hizlaria: Maria Gonzalez Gorosarri ikertzailea.

Gerra osteko emakumeen aurkako errepresioa azalduko du Gonzalez Gorosarri ikertzaileak. Ondoren, Saturrarango espetxean egondako emakumeen testigantza jasotzen duen Debekatuta dago oroitzea dokumentala emango dute.

Azaroak 25, domeka (13:00):

  • Agerraldia: Indarkeria matxistarik ez lelopean.
  • Lekua: Herriko plaza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak