Aretxabaleta kirol elkarteak jarritako erakusketa dago Arkupen

Mirari Altube Arrese 2012ko azaroaren 15a

UDAk erakusketa dauka Arkupe kultura etxean. Sasoi bateko kamisetak, garaikurrak, dokumentuak eta materiala jarri ditu ikusgai, batzuek garai haiek gogorarazi ditzaten eta beste batzuek ezagutu. Azaro guztian egongo da ikusgai.

 Jose Jabier Barkero Levanteko jokalari aretxabaletarraren UDAko txartela eta Realeko kamiseta; sasoi batean futbol jokalariek erabiltzen zituzten oinetakoak eta jantziak; herriko pilotari, txirrindulari, gimnasta, karateka eta gainerako kirolarien argazkiak; garaikurrak, banderatxoak eta UDAren ereserkia. Hori eta beste hainbat kontu daude Aretxabaletako Arkupe kultura etxeko erakusketa aretoan. Kirol elkarte handiek duten museorik ez dauka UDAk baina museo bat osatzeko beste kontu bai, eta horiek herritarrei erakutsi gura dizkiete.

Hona Arkupeko erakusketa aretoaren ordutegia:

  • Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00
  • Zapatuetan: 11:00-13:00.
  • Zapatu arratsalde, domeka eta jai egunetan itxita.

Eta Arkupen lekurik izan ez duten beste argazki mordoa Durana kalean dagoen Belar Meta dendako erakusleihoan jarritako telebistan dabiltza ematen. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak