Aretxabaletan ere emango dutela Lo imposible filma iragarri dute Kultura Saileko kideek. Abenduaren 6tik 10era bitartean izango da, Arkupen, eta bi saio egongo dira egun guztietan: abenduaren 6an, 7an, 8an eta 9an, 19:30ean eta 22:00etan. Eta 10ean, astelehena, 16:00etan eta 19:30ean. Hortaz, inor ez da geratuko ikusi barik halako ikusmina sortu duen filma.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.