Ibarra txiki geratu zen Euskadiko boulder eskalada txapelketa ikusteko

Leire Kortabarria 2012ko azaroaren 11

Parte-hartzaile eta ikusle piloa batu ziren zapatu iluntzean Euskadiko 7. boulder eskalada txapelketan. Ibarra kiroldegiko eskalada instalazioak txiki geratu ziren hainbeste ikuslerekin, eta bistan geratu zen Debagoienean gero eta jarraitzaile gehiago dituela boulder eskaladak.

Parte hartu zuten 78 kirolarietatik asko debagoiendarrak ziren, eta senior kategorian 2., 3. eta 4. postuetan sailkatu ziren Ander Mendieta, Ander Lasagabaster eta Mikel Velasco arrasatearrak. Antxon Velasco hernaniarra eta Esther Cruz zumaiarra izan ziren txapeldunak.

Gazteetan, 16 urtetik azpikoetan, Mikel Linazisoro bergararra izan zen txapelduna; 18 urtetik azpikoetan, Miriam Mulas arrasatearra 3. izan zen.

Antolatzaileek azpimarratu dituzten beste bi kontu izan dira emakume askok parte hartu izana eta Aretxabaletako instalazioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak