Esan bezala, kirola egiteko azken mailako tresnak ditu Ibarra kiroldegiak eta hori frogatzeko, bisita gidatu bat antolatu dute bertara gerturatu diren udal ordezkari eta herritarrentzat. Bisita gidatu honetan, kiroldegia egiteko proiektua irabazi zuten arkitektoak egon dira bertan.
Asier Akuriola donostiarrak, eta Fernando Bajo gasteiztarrak, espazioa bakoitzari dagokion azalpenak eman dituzte, eta oso pozik daude azken emaitzarekin, proiektuan irudikatu zituzten ideia nagusia errespetatu direlako eta horrela punta puntako kiroldegia egitea lortu dutelako.
Gaur egun 1600 abonatu ditu Ibarra kiroldegiak, baina pixkanaka kopurua handitzea da udalaren helburua eta alkateak esan bezala, aretxabaletar guztiak bertara gerturatzea eta kirola egitera animatzen ditu.