Maitasunezko SMS mezu lehiaketa deitu dute bigarrenez

Mirari Altube Arrese 2012ko azaroaren 5a

Euskara eta Gazteria Sailek bigarrenez antolatu dute gazteei zuzendutako SMS mezu lehiaketa. 12 eta 18 urte bitarteko edozein gaztek har dezake parte azaroaren 23a bitartean. Horretarako maitasunezko SMS mezu bat bidali beharko da: MAITASUNA (tartea) zure maitasun mezua 215800 zenbakira. Saria da Galaxy Ace S5830 telefonoa.

Azaroaren 8tik 23ra bitartean bidali beharko dituzte maitasunezko mezuak gazteek (DBHko 1. maila - Batxilergoa 2. maila). "Maite duzun horri bidaliko zeniokeen maitasun mezua" bidali beharko dutela iragarri dute antolatzaileek eta euskaraz izango da hori (SMS bakoitzaren kostua: 0,15 euro + BEZa). Saria da ukitzeko pantaila duen sakeleko telefonoa (Galaxy Ace S5830 modeloa, telefono librea).

Parte-hartzaileek nahi beste SMS mezu bidali ahal izango dituzte. Eta epaimahaiak mezuaren jatortasuna, originaltasuna eta berritzailetasuna baloratuko dituzte. Irabazlearen izena azaroaren 30ean argitaratuko da www.arkupe.eu webgunean. Eta parte-hartzaile guztiei SMS bidez jakinaraziko diete irabazlearen izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak