Lehenengo zatia nahiko parekatua izan da. Urola atzean sendo egon da eta UDAk ez ditu defentsa zulatzeko bideak topatu. Bigarrenean, Zumarragako taldea aurreratu denean, Albistegiren taldeak erreakzionatzeko gai dela erakutsi du. Berdinketa lortu ondoren, lerroak aurreratu dituzte eta bigarren golaren bila joan dira, baina ez dute denborarik izan. Azken minutuetan euriak gogor astindu du, eta nekearekin batera, jokalariei indarrak bukatu zaizkie.