Bikain jardun du Alex Elortondo karatekak V. nazioarteko txapelketan

Mirari Altube Arrese 2012ko urr. 29a, 11:53

Urritasunak dituzten kirolarien V. nazioarteko txapelketa jokatu zuten Donositan, zapatuan, eta bertan izan zen Alex Elortondo UDAko karate jokalaria. Bikain jardun zuen eta garaikurrekin itzuli zen.

"Bikain jardun zuen Aretxabaleta kirol elkarteko karateka gazteak eta arratsalde ederra pasatu zuen gainera; izan ere, hori ere badago helburuen artean", azaldu du Odilo Vazquez entrenatzaileak.
 
Txapelketak bi atal zituen; lehenengoan, kata modalitatean jardun zuten bakarka (defentsa eta erasoko tekniken erakustaldia etsairik gabeko borrokan). Bi kata saio egin zituen Elortondok eta hirugarren postua eskuratu.
 
Bigarren atala lan saio librea zen eta laguntzaile batekin (UKE), Oxel Vazquez izan zen Elortondorena, kumite modalitatean jardun behar zuten. Minutu batean borrokan egin zuten eta finalista izan zen.
 
Entrenatzaileak, taldeko kideek eta UDAko guztiek zorionak bidali dizkiote Elortondori.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak