Sari eta guzti Gorgonzolatik

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko urriaren 26a

Aretxabaletako Aratz Elkarteko kideek Solidarita saria irabazi dute Italia aldean zortzi minutuko Ekipo film laburrari esker.

Aretxabaletako Aratz Elkarteko kideak Italiako Gorgonzolako Festival del Cinema Nuovo jaialdian hartu zuten parte aurreko asteburuan; Ekipo izeneko film laburra proiektatu zuten bertan.

102 lanetatik 23 iritsi ziren finalera, Aratzekoak tartean eta Solidarita saria ekarri dute etxera. Lan munduan kokatutako filma sortu dute, eta Italia aldean errekonozitu egin diete zortzi minutu irauten duen filmaren balioa. Zorionak, ekipo!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak