Ahotsa zaintzen ikasteko eskolak antolatu ditu Loramendik

Mirari Altube Arrese 2012ko urriaren 31

Ahotsa zaintzen ikasi nahi al duzu? izenarekin ikastaroa antolatu du Loramendi elkarteak. Eskolak egubakoitz iluntzean izango dira azaroaren 9an hasi eta 30era bitartean (19:15-20:15). Izena emateko Loramendira jo behar da –943 77 09 70 edo loramendielkartea@gmail.com–; azken eguna, azaroaren 2a. Prezioa: bazkideek 13 euro eta gainerakoek, 15 euro.

Aretxabaletako Esan logopedia zentroko adituak emango ditu eskola horiek eta teoria eta praktika uztartuko ditu saioetan. Lanbide batzuetan ahotsa zaintzea oso garrantzitsua dela gogoraraziko die elkartutakoei, irakaskuntzan esaterako, eta zaintzeko zer egin argituko du: ariketak, atsedena eman…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak