Aretxabaletako Arteman kooperatibak Iruñeko DIM taldearentzat egindako bideoklipa Belgikan saritua

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urriaren 24a

Belgikan urtero 'Metal Female Voices Fest' (MVFM) jaialdia, emakume ahotsa oinarri duten nazioarteko metal taldeen jaialdi ospetsua, antolatzen dute. Aurten, jaialdiaren 10. edizioan, Arch Enemy, Lacuna Coil, Epica, Xandria, Delain eta beste batzuen artean, Iruñeko Diabulus In Musica taldeak parte hartu du. Taldeak arrakasta handia izan du jaialdian eta, are gehiago, Arteman Komunikazioak Diabulus In Musica (DIM) taldearentzat egindako ‘Sceneries of hope’ kantuaren bideoklipak; MVFM jaialdiaren 10. edizioko bideoklip onenaren saria jaso du.

Bideoklip honek dagoeneko Youtuben 138.666 ikustaldi izan ditu eta Euskal Herriko zenbait paraje naturaletan grabatuta dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak