Emaitza bikainak lortu dituzte UDAko karate jokalariek Gipuzkoako txapelketan

Mirari Altube Arrese 2012ko urriaren 22a

Aretxabaleta kirol elkarteko hiru karate jokalarik jardun zuten Gipuzkoako txapelketan atzo, domeka, Azkoitian; baita emaitza bikainak lortu ere. Lehenengo eta bigarren postuak eskuratu zituzten hirurek.

Odei Vazquezek lehenengo postua eskuratu zuen kumite modalitatean 21 urtez azpikoen artean (68 kiloz azpikoak); eta bigarren postua kata modalitatean.

Ekaitz Irusta lehenengoa izan zen kumite modalitatean gazteen mailan (76 kilo).

Eta Oxel Vazquezek bigarren postua eskuratu zuen kumite modalitatean kadete mailan (57 kiloz azpikoak).

Azaroaren 10ean Euskadiko txapelketa jokatuko dute hiru jokalariek Gasteizen.

Alex Elortondok txapelketa jokatuko du zapatuan

Datorren zapatuan, urriak 27, Alex Elortondo karateka aretxabaletarrak Donostian jokatuko den urritasunak dituztenen V. Arte Martzialen Nazioarteko Txapelketan hartuko du parte. Estatutik eta nazioartetik etorritako karateka asko elkartuko dira, tartean Frantziatik eta Italiatik etorritakoak. Elortondok, baina, ondo ezagutzen du txapelketa hori, iaz hirugarren geratu zen-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak