Paula Kasares, filologoa eta Nafarroako Parlamentuko kide ohia da. Euskal Filologia eta Gizarte eta Kultura Antropologia ikasketak egin eta gero Soziolinguistika jorratzeari ekin zion. Baztango euskara teknikaria izan da eta gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasle elkartua da. Paula Kasares Hizkuntz Eskubideen Behatokiko lehen zuzendaria izan zen, 2001 eta 2003 bitartean. Euskaltzain urgazlea da 2006tik.