Kuku Mikuren lokala ezagutzeko aukera dago bihar

Mirari Altube Arrese 2012ko urr. 19a, 11:32

Kuku Miku haurraren garapenerako elkarteak Durana kaleko 30. zenbakian duen lokala txukuntzen jardun du egunotan, eta bihar, hilak 20, zabalik izango da interesa duen edonork ezagutzeko (11:00-13:00 eta 17:00-19:00). Ipuin kontalaria eta umeendako tailerrak izango dituzte goiz partean, eta gaztaina-jana arratsaldean.

Gainera, bazkidetza kanpaina jarri du abian Kuku Mikuk eta azaroaren 5a bitartean izena emateko aukera dago. 0 eta 6 urte bitarteko umeak dituzten gurasoek jarri zuten abian elkartea orain dela bi urte inguru eta zera diote: "Proiektua abiarazi genuen partaideok uste dugu herriko familia guztiei ateak zabaldu eta elkartea bere osotasunean bizitzen hasteko ordua iritsi dela". Argibide gehiago gura duenak bihar eska ditzake lokalean.

Erditze osteko ikastaroa

Bestalde, erditze osteko errekuperatze ikastaroa antolatu du Kuku Mikuk urriaren 30erako, martitzena; lokalean emango dute eta ez dago aurrez izenik eman beharrik. Bi aukera izango dira orduari dagokionez: 10:30 eta 17:30. Gainera, umeekin joan ahal izango dela iragarri dute.

Ikastaroa Ane Coranti eta Ane Remedios fisioterapeutek emango dute –errehabilitazio uro-ginekologian eta digestiboan adituak– eta landuko dituztenen artean daude: zoru pelbikoa eta sabeleko giharrak indartu, ariketa hipopresiboak…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak