Hona egunotarako antolatutako egitarua:
Urriak 17, eguaztena (Herriko Plaza, 18:00)
- Udal ordezkariak, teknikariak eta hainbat elkarte eta arlotako ordezkarik emakumearen aldeko aldarrikapenak egingo dituzte Herriko plazan
- Antzezlana bi aretxabaletarren eskutik
- Hainbat herrialdetako pintxo dastatzea
Urriak 18, eguena (Arkupe, 19:00)
- Divinas antzezlana Oihulari Klown taldearen eskutik (gazteleraz); sarrera, 4 euro
Urriak 19, egubakoitza
- Jolas ez sexistak (Herriko plaza, 17:00)
- Berbaldia: Emakumeen jokaerak hizkuntzaren jarraipenean: amak euskararen familia transmisioan Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle den Paula Kasaresek (Arkupe, 18:00)
- Grafiti ikastaroa gaztelekuko kideen eskutik (Herriko plaza, 18:30)
- Saskibaloi erakustaldia, Eskoriatzako neska taldearen eskutik (Ibarra kiroldegia, 19:00)
- Eskalada erakustaldia, Leintz aldeko nesken eskutik (Ibarra kiroldegia, 19:00)
- Kontzertua: Kokein eta On taldeak (Kurtzebarri eskolako kantxa, 22:30)
Urriak 20, zapatua
- Spinning saioa (Ibarra kiroldegia, 11:30)
- Aerobik saioa (Ibarra kiroldegia, 12:30)
- Areto futbol partidua (Andramari auzoko kantxan, 16:00)
Gainera, hilerri bat irudikatuko dute Mitarte kaleko lorategian biolentziaren eraginez hildako emakume guztiak oroitu eta salatzeko. Eta bideo emanaldiak izango dira Herriko plazan arratsaldetan.