Hitzarmenean jasotzen denez, honako alorretan batera egingo dute lan: martxan dauden proiektuetan aholkularitza eta zuzeneko parte-hartzea; plastikoen gaineko azken aurrerapenetan formazio espezializatua ematean, seminarioen bidez eta doktore-tesiak zuzenduta; Europan egiten diren deialdietara batera aurkeztean, biek batera egiten dituzten ikerketak mundu osora hedatzeko; eta gaur egun euren industria-sarean kontaktuak eta elkarlanak batera egitean.
Gaitasun handiak
Kataluniako Unibertsitate Politeknikoari eta plastikoaren industriari oso lotuta dago CPC. 1996a ezkero, "oso ezohikoak" diren aholkularitza eta parte-hartze gaitasunak ditu, Mondragonen esanetan.