Aurreko asteartean izan zuen estreinua, eta urriko eta azaroko astearte guztietan izango da han arratsaldeko 20:30etik 22:30era. Antonio Bernal eta Marta Arrabalekin batera egiten ari da lan komedia lotsagabe honetan. Lan honen istorioa sauna misto batean gertatzen da eta "tenperatura igotzeko helburua" duela esan du zuzendari gazteak. Honen aukera Mikroteatroan antolatutako Mikrodebut izeneko espazioak eskaini du, non honen helburua talentu gazteei ere beren burua aurkezteko aukera ematea den. Azkoitiaren hitzetan, "Izugarrizko aukera bat da... Zorte handia izan dut hautatuetako bat izatearekin".
Interneteko sare sozialetan ere jarraitzeko aukera dago, #MicropenePorDinero izenarekin.