Galdu arren pozik zegoen Alberto Albistegi bere taldearen lanarekin: "Lehia parekatua izan da eta liderraren etxean aurpegia eman dugu. Berdinketa litzateke emaitzarik justuena". Hernani 2-0 jarri zen aurretik eta Jokin Badillo erdilariak 2-1ekoa jarri zuen. Azken minutuetan aukera ederra izan zuen UDAk, baina ezin asmatu. Hernani Hirugarren Mailara igotzeko faboritoetako bat da, Albistegiren arabera: "Talde beteranoa eta indartsua dute eta ziur goialdean arituko direla denboraldi osoan".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.