Nafarroa Oinez-era joateko autobuserako txartelak salgai

Mirari Altube Arrese 2012ko urriaren 15a

Domekan, hilak 21, Zizur Txikian ospatuko duten Nafarroa Oinez jairako autobusak aterako dira Debagoienetik. Txartelak Loramendi Elkartean (Aretxabaleta), AEDn (Arrasate) eta Jardunen (Bergara) eros daitezke eguaztena bitartean –txartela, 15 euro–.

Autobusen irteera orduak urriaren 21ean:

  • Bergaran, 09:45
  • Arrasaten, 10:00
  • Aretxabaletan, 10:15

Itzulera ordua, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak