Nuptseko gailurra jotzeko lehen saiakera egin dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 14a

Naturgas/BBK Nuptse 2012 espedizioak atzo ekin zion tontorrera iristeko lehen saiakerari. 1961ean britainiarrek zabaldutako bidetk eta alpetar erara igo nahi dute gailurrera –ia 8.000 metrora– Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak.

Hau da, saiakera bakarrean eta inolako laguntzarik gabe, oxigenorik eta soka finkorik gabe eta aurretik ezarritako kanpalekurik gabe. Atzo irten ziren oinarrizko kanpalekutik–4.600 metrotara– eta asmoa da gailurrera Nuptseko hegoaldeko hegaletik igotzea. Bost kilometroko zabalera eta 2.500 metroko desnibela ditu helburuak eta abentura lau egunetan burutzea espero dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak