Gure bazterrak eta kultura ezagutzen dabiltza Herbeheretik etorritako 35 ikasle

Mirari Altube Arrese 2012ko urriaren 11

Herbeheretik etorritako ikasleak daude Kurtzebarri eskolakoekin batera. Zazpigarren urtez egin dute elkartrukea eta Euskal Herriko txokoak eta gure kultura ezagutzen dabiltza . Bihar alde egingo dute.

Joan den zapatuan iritsi ziren Aretxabaletara Herbehere iparraldeko Cuijk herrian dagoen MerletCollege ikastetxeko 35 ikasle eta hiru irakasle. DBHko laugarren mailako gaztetxoak dira guztiak, 15 eta 16 urte bitartekoak.

Egitarau mardula zuten osatuta ordurako Kurtzebarri eskolakoek, inor ez aspertzeko modukoa, eta halaxe, hara eta hona dabiltza egunotan: astelehenean, Aretxabaletako bazterrak ezagutu zituzten; martitzenean, Donostia aldera joan ziren; eta atzo herri kirolak egin zituzten goiz partean eta paella lehiaketa gero.

Gaur, Bilbora jo dute eta iluntzean agur afaria izango dute. Martxoan, ostera, bisita itzuliko diete aretxabaletarrek.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak