Lau kirol jarduera antolatu dituzte Emakumearen Asterako

Mirari Altube Arrese 2012ko urriaren 8a

Martxoak 8… egunero izan dadila! lelopean urriaren 15etik 20ra bitartean egingo duten Emakumearen Astean kirolak ere izango du tokia. Lau jarduera antolatu dituzte: frontenis txapelketa; saskibaloi erakustaldia; eskalada erakustaldia; eta areto futbol saioa. Frontenis txapelketarako aurrez eman behar da izena.

 

Emakumearen aldeko aldarrikapena kirolera ere zabaldu gura du Udalak. Hala, lau jarduera izango dira urriaren 15etik 20ra bitartean:

Frontenis txapelketa:  Iturrigorri pilotalekuan, izena ematen duten bikoteen artean; 15ean hasi eta 19a bitartean kanporaketa partiduak jokatuko dira (18:00).

Izena ematea egiteko bidali mezu bat honako helbidera urriaren 10a baino lehen: kirola@aretxabaleta.net

Saskibaloi erakustaldia: Nesken saskibaloi erakustaldia urriaren 20an, Ibarra kiroldegian (11:00), Eskoriatzako saskibaloi elkartearen laguntzarekin.

Eskalada erakustaldia: Bailarako neska eskalatzaileen erakustaldia urriaren 19an (19:00), Ibarra kiroldegiko rokodromoan.

Areto futbol saioa: Andramari auzuneko areto futbol kantxan futbol saioa/partidua bertatzen diren emakume guztien artean (saio irekia), urriaren 20an (16:00).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak