Abesbatzari lagun egiten Jose Luis Franzesena organo-jotzaile azkoitiarrak jardungo du. Hain zuzen, kontzertuko abestirik gehienak Franzesenak berak konposatutakoak dira, tartean mezatako hainbat kantu –Pakea, Erruki, Aintza…–
Nobedadea, baina, Via Lucis abestia da, Antonio Oteiza fundazioarendako sortua Franzesenak berak. Hiru zati ditu horrek, motzak baina intentsitate handikoak, eta bakarlaria Mariatxen Urkia izango da. Ekitaldia bukatzeko Nemesio Otaño jesuita azkoitiarraren Ave Maria dotorea abestuko dute.
Domekan, urriak 7, Idiazabalgo parrokian izango da abesbatza, meza kantatzen (12:00).