"Segundoro, minuturo, orduro, egunero, hilero eta urtero emakumeen eskubideak urratzen direla gogorarazi eta salatu gura dugu", esan zuen Ana Bolinaga alkateak. Horregatik, urria izan arren, emakumearen alde egingo dute astebetez; Udalak hainbat konpromiso ere hartu ditu: "Emakumeekiko justizia, berdintasuna eta askatasunaren aldeko konpromiso irmoa plazaratu gura dugu".
Astelehenean, hilak 8, hasiko dira astea girotzen emakume kubatarren gaineko erakusketarekin; Arkupen egongo da 22a arte.
Hona egitarau osoa
Urriak 8tik 22ra:
- Erakusketa: 'Emakume kubatarrak, iraultza bat beste baten barruan'. Arkupen.
Urriak 15:
- Ikus-entzunezkoa: 'Gaur zortzi azokan'. Arkupen.
Urriak 17:
- Ekitaldi nagusia: Udaleko, elkarteetako, hezkuntzako… ordezkariak elkarrekin plazan.
- Antzerkia: herritarren eskutik, plazan.
- Pintxo poteoa: hainbat herrialdetako pintxo dastatzea.
Urriak 18:
- Antzerkia: 'Divinas' Oihulari Klown taldearen eskutik. Arkupen.
- Eskalada. Kiroldegian.
- Frontenisa. Pilotalekuan.
Urriak 19:
- Jolas ez sexistak. Plazan.
- Hitzaldia: 'Emakumearen jokaerak hizkuntzaren jarraipenean' Paula Kasares irakaslearekin. Arkupen.
- Grafiti ikastaroa: Gaztelekuko kideekin, plazan.
- Kontzertua: Kokein eta On taldeak. Kurtzebarriko kantxan.
Urriak 20:
- Saskibaloia, kiroldegian.
- Areto futbola, Arlutzeko kantxan.
Parte-hartzeko deia
Gainera, hilerri bat irudikatuko dute Mitarte kaleko lorategian biolentziaren erruz hildako emakumeak gogoratu eta salatzeko; eta bideo emanaldiak izango dira plazan.
Udal ordezkariek herritar guztiak gonbidatu gura dituzte ekitaldiotara "indarrak elkartuta eskubideak jorratzeko aukera gehiago dugulako".