Bigarrenez egin dute aurten San Migel jaietako rallya eta 13 lagunek eman zuten izena. Eguna bukatzerakoan 12 itzuli ziren argazkiekin eta horiek hartu dute parte lehiaketan. Epaimahaia Aretxabaletako argazki taldeak osatu du eta eguaztenean elkartu zen erabakia hartzeko.
Hona sarituak:
Bilduma onenak:
- 1. saria: Mikel Zamora
- 2. saria: Gartxot Zubizarreta
- 3. saria: Asier Atxa
Argazki onenaren saria ere Mikel Zamorak jaso du.
Hona bilduma onenaren barruko beste bi argazki:
Joaldunak Durana kalea girotzen. Egilea: Mikel Zamora.

Herritarrak Larrin dantza egiten Durana kalean. Egilea: Mikel Zamora.
