Hazkuntza taldeak antolatzen dabil Kuku Miku elkartea

Mirari Altube Arrese 2012ko urriaren 3a

Hazkuntza taldeak jarri gura ditu abian Kuku Miku elkarteak, eta izen-emate epea zabalik dauka. Bi talde sortu gura ditu: batetik, 0 eta 3 urte bitarteko umeak dituzten gurasoena, eta bestetik, 3 eta 6 bitartekoak dituztenena. Izena emateko azken eguna urriaren 10a da.

Kuku Mikuk Durana kalearen atzeko partean duen lokalean elkartuko dira talde horiek hilabetean behin, bi orduz: goizean (10:30-12:30) edo arratsaldean (18:00-20:00). Eta prezioa 15 euroren bueltan izango dela jakinarazi dute "taldekide kopuruaren arabera". Izena eman edo argibide gehiago gura dituenak hona kontaktua: kukumikuelkartea@gmail.com edo 650 54 68 39 (Ainara).

Egunotan lokala egokitzen

Kuku Miku elkarteko kideak hasi dira Durana kaleko lokala txukuntzen; garbitu eta margotu egingo dute egunotan, ume eta gurasoen topaleku atsegina izateko. Hilaren 15ean jarriko du abian bazkidetza kanpaina eta 20an, zapatua, ate irekiak egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak