Kantuan eginez hasi eta bukatu dira jaiok: kantu-afariaren berritasunarekin eta abesbatzaren tradiziozko kontzertuarekin. Eta bion tartean izandako ekitaldietan zaila litzateke zehaztea zerk izan duen arrakasta gehien.
Esaterako, kantu afarian 300 lagundik gora elkartu zen; 450ek aukeratu zuten, berriz, presoen aldeko zapatuko bazkaria. Eta azoka ekologikoaren hasieran goian behean euria bazen ere, atertu ahala jendea perretxikoak legez agertu zen.
Bukatzeko, atzoko herri-kirolen saioa zein abesbatzarena, beti bezain arrakastatsu joan ziren.