Herrira elkartearen presoen aldeko bazkaria Iturrigorri frontoian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko ira. 28a, 11:55

Preso eta iheslariak Herrira lelopean bazkaltzeko proposamena egin du Aretxabaletako Herrirak Udalaren laguntzarekin. Hitzordua bihar da, zapatua, Iturrigorri frontoian, 14:30ean. 450 txartel atera dituzte aurten, eta eguaztena bitartean izan dira salgai. Duo Deno bikotearen musikak alaituko du euskal kantuz osatutako bazkalosteko dantzaldia.

Zero zaborren aldeko apostua

Patatak errioxar erara, oilasko errea eta postrea izango da aurten ere menua.

Aurtengo berrikuntza, baina, Herrirak zero zaborren alde egin gura izan duen keinuan datza: bazkarian erabiliko dituzten plater, edalontzi eta bestelakoak  berrerabilgarriak izango dira. Antolatzaileek Udalaren laguntza izan dute, besteak beste, harrikoa egiteko instalazioak eskuragarri jarrita. Herritarrei ere neurri horren gaineko kontzientzia hartzea eta ahal den neurrian antolaketaren inguruko jarraibideetan kolaboratzeko dei egin dute Herriratik. Zerbitzari lanetan lagundu gura duenari, berriz, atxabaltaherrira@gmail.com helbidera idazteko gonbidapena egin diote.

Aretxabaletan, hiru preso

Herrirak emandako datuen arabera, Kepa Urra Guridi, Zuhaitz Errasti Goiti eta Garikoitz Gartzia Arrieta dira egun preso dauden aretxabaletarrak.   

Euskal Herritik kanpo daude hirurak. 1992an atxilotu zuten dagoeneko zigorraren bi herenak beteta dituen eta Almerian dagoen Urra. 2009an espetxeratu zuten Errasti bigarren aldiz; Bordelen dago egun. Astean izan du epaiketa. Gartzia 2010a ezkero dago preso, egun, Ocañako espetxean. Datorren urteko urtarrilean epaituko dute; Herrira badabil elkartasun ekintzak antolatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak