San Migelak 2012: egitaraua

Usoa Agirre 2012ko ira. 28a, 11:46

Hemen duzue Aretxabaletako San Migel jaietako egitaraua:

Egubakoitza, 28

18:00 Erretiratuendako luncha eta dantzaldia Basotxon.
18:30 BURUHANDIAK, Aretxabaletako gaitariekin.
19:30 EIDABE EIDABE antzerki taldearekin Dj Thobben eta Lore Power! antzezlana ikusteko aukera egongo da, Herriko Plazan.
21:00 KANTU AFARIA, Durana kalean. Udalak mahaiak eta aulkiak jarriko ditu. Afaria norberak eraman beharko du.

Zapatua, 29

10:00 DIANA.
10:00-14:00 Artisau eta nekazaritza ekologikoaren XVIII. FERIA, Durana kalean.
10:00 Tril emakume taldeak antolatuta, TALO TXOSNA Pagaldai tabernan, goizean barrena.
10:30 ARGAZKI RALLYAren hasiera. Arkupe kultura etxean eman behar da izena.
11:30 Leizarra Musika Eskolako TRIKITILARIAK, herriko kaleetan.
12:45 TXALAPARTA, Durana kalean.
13:00 Simon Otxandategi taldearen JOALDUNAK, Durana kalean.
14:30 HERRI BAZKARIA, Herriko Plazan. Euskal preso eta iheslariak etxera lelopean, Herrira taldeak antolatuta, Iturrigorri pilotalekuan.
19:00 LARRIN DANTZA, Durana kalean.
20:00 ARGAZKI RALLYAren bukaera, Arkupe kultura etxean.
22:30 DJon DISKOFESTA, Herriko Plazan.
00:00-03:00 Borondatezko ALKOHOLEMIA KONTROLA, Durana kalean.

Domeka, 30

11:00 DIANA, Aretxabaletako gaiteroekin.
13:00 HERRI KIROLAK, Herriko Plazan. Aizkolariak: Ernesko Ezpeleta Bihurri, Hodei Ezpeleta, Jose Felix Zubizarreta, Jexux Mari Muxika eta Alex Txikon. Iparraldeko jokoak: Karlos Aretxabaleta. Harri-jasotzailea: Agustin Arruti Landarbide.
16:00 XX. San Migel MUS TXAPELKETA, Herriko Plazan. Garaikurra, txapela eta dirua emango zaie lehen hiru sailkatuei. Izen-ematea 20 euro da, 15:15etik 15:45era bitartean.
19:00 Mikel Deunaren KONTZERTUA, Aretxabaleta Abesbatzarekin, Herriko Plazan. Leizarra Musika Eskolaren 25. urteurrena. Kanta eta dantza herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak