Kontzertuak daude bihar Arlutzeko kantxan UDAko areto futbolak antolatuta

Mirari Altube Arrese 2012ko irailaren 27a

San Migel jaietako egitarauan iragartzeko astirik ez izan arren kontzertuak antolatu ditu UDAko areto futbol taldeak biharko. Gainera, denboraldi berriari hasiera emango dio taldeak eta lehen partidua jokatu Ibarra kiroldegian (20:00): UDA-Euskalduna. Kontzertuak 18:00etan hasiko dituzte Arlutzeko kantxan, eta bertan izango den lehenengo taldea Eskoriatzako Lukas Prest. 

Ondoren, kiroldegira joko dute UDA eta Euskaldunaren arteko partidua ikusteko eta bertan mokadutxoa eskaini.

Kontzertuek 22:00etan izango dute jarraipena eta herriko taldeek eta kanpotik etorritakoek egingo dute bat orduan: Krisis (Aretxabaleta); Muermo y Caramustias (Terrasa); Dictadura (Donostia); eta No Hope (Aretxabaleta).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak