Bizikleta martxa deitu dute biharko 'Euskal Herrian murrizketarik ez' leloarekin

Mirari Altube Arrese 2012ko irailaren 25a

Euskal Herrian Murrizketarik Ez leloarekin Aretxabaletako Greba batzordeak bizikleta martxarako deia egin du biharko, irailak 26. Herriko plazan elkartuko dira 10:00etan, eta ahoan txistua eramanez herriari buelta eman gura diote herritarren kontzientzia pizteko.

"Aretxabaltarrok ere aukera eta eskubidea dugu Madrildik inposatu nahi dizkiguten murrizketen inguruan gure ezetzik borobilena plazaratzeko" diote Greba batzordeko kideek. Hori horrela, iruzurraren aurrean planto egiteko eta Euskal Herrian beste eredu baten alde egiteko, bizikleta martxa antolatu dute. Txistua ahoan dutela egingo duten bizikleta martxa horretara herritar guztiak gonbidatu gura dituzte: "Zenbat eta gehiago elkartu, gero eta ozenagoa izango da aretxabaletarron deiadarra".

Arratsaldean, ostera, bizikleta berriro hartu eta Arrasaten izango den mobilizaziorako elkartuko direla Herriko Plazan, 17:00etan, jakinarazi dute: "Euskaldunon eskubide laboral eta sozialen alde, mugi gaietezen tropelean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak