Udalbatzako gainerako kideek onartu egin zuten Martinen erabakia, eta Aralarko zinegotziek jakinarazi zuten "pena handiarekin" hartu dutela berria. Eskerrak eman zizkioten egindako lanagatik eta Inaxio Garro zinegotziak gaineratu zuen "elkarlan eta lankidetzarako jarrera ezohikoa erakutsi duela eta zaila izango dela hark emandako mailari eustea". Bilduko kideek ere eskerrak eman zizkioten.
Bilduko zazpigarren zinegotzia zen Martin eta hark utzitako hutsunea bete beharko dute orain. Hori, baina, ez da gertatuko irailean. Izan ere, ordezkoa izendatzeko Madrilgo Hauteskunde Batzordetik bidalitako baimena jaso behar dute lehenengo.