Atzo, martitzena, heldu ziren Katmandura, 17:00etan, eta eguraldiak eusten badio bihar, eguena, aterako dira hegazkinez Luklara, Khumbuko eskualdean eta 2.860 metroko altueran dagoen herrira. Bertatik hasiko du NATURGAS BBK NUPTSE 2012 espedizioak oinarrizko kanpalekura eramango duen trekkinga.