Urbaltz Eguna ospatuko dute elkarteko kideek zapatuan

Mirari Altube Arrese 2012ko irailaren 11

Azken urteotan egin ohi duten legez Urbaltz Eguna antolatu dute bertako bazkideek. Zapatuan izango da, irailak 15, eta hainbat ekitaldi iragarri dituzte, tartean herri bazkaria (herritar guztiei zabalik). Txartelak salgai dituzte Urbaltz tabernan 20 euroren truke.

Eguerdi partean hasiko dute jai giroa Kuxkuxtu txarangaren etorrerarekin eta gero bazkaltzeko elkartuko dira Mitarte plazan (14:30).

Txaranga doinuek jarraipena izango dute arratsaldean (17:00) eta ondoren kontzertuak izango dira herriko taldeen eskutik. DJ Vizcainoren saioak agurtuko du ospakizuna (23:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak