300 lagunetik gora Kurtzebarri egunean

Mirari Altube Arrese 2012ko irailaren 10a

Eguraldi ona lagun 300 lagunetik gora elkartu ziren atzo, irailak 9, Kurtzebarri mendi tontorrean, gehienak familiak ume txikiekin eta gazteak. Salda banatu zuten lehenengo Murrukixo mendizale elkartekoek, meza esan gero eta txorizo muturtxoa eskaini zuten bukatzeko ardoarekin eta txanpainarekin. Trikitilariak ere izan ziren, eta oso giro polita sortu zen guztien artean. Gehienek gurutzea ukitu gura izan zuten jaitsi aurretik, baita txikienek ere.

ARGAZKIAK HEMEN



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak